LyricFind Logo
LyricFind Logo
Profile image icon
Lyric cover art

udara, udara

Apple Music logo
Deezer logo
Spotify logo
Lyrics
ez dituzte jantzi kaleak oraindik itxaron
hartu zure gauzak bagoaz hemendik zeharo
euri asko egin du putzua oraindik hortxe dago

baina udara, udara, esku bat eskuan, hegan

argi izpi txiki bat zara, hemendik harako algara
etorri nirekin, zatoz hona gora, hemen denok gaude batera
udara, udara
honaino heldu zara
udara, udara

lainoak zerura, zu zure lekura, ondo dago
hondarra itzultzen da hondarra zegoen lekura
ezin izan bada guztia mantendu utzi hiltzen
Heriotzak ez du hildakoa berriro hiltzen

udara, udara
honaino heldu zara
udara, udara

inork ez digu erakutsi jaio ez dena agurtzen
dena da berdina baina ez duzu ezer ezagutzen
hitz hauek esan ispilu aurrean hiru bider

udara, udara, esku bat eskuan, hegan
udara, udara, esku bat eskuan, hegan
udara, udara, esku bat eskuan, hegan

WRITERS

Izaro Andres Zelaieta

PUBLISHERS

Lyrics © BMG Rights Management

Share icon and text

Share


See A Problem With Something?

Lyrics

Other