LyricFind Logo
LyricFind Logo
Profile image icon
Lyric cover art

x eta besteak

Apple Music logo
Deezer logo
Spotify logo
Lyrics
Nahibeste libururen atzean ezkuta zaitez
Baina hainbeste hitzekin ya ez dakizu nor zaren
Etorri ta esango dizut nola itzultzen den

Hizkuntza bakar batean ea ondo ulertzen den
Helburua garbi gorrotatzea al den?
Dakidanetan esango dizut nola ez

Hasiberri, isilik geratu nintzen
Irainetan igerian halabeharrez
Baina ez dizut bueltatuko bat bera ere ez

Suntsitu
Nazazu ahalbazu
Oh-oh
Erreinu
Bat daukat eraikita
Zugandik salbu
Oh-oh

Botere urridunak edozein botere gose
Bi esku izan ta biak pozoiez bete
Maitatzea beste zerbait da bide batez

Urteak pasa ditut zuri begira
Eragin zenidan krisiaren harira
Nerabe sortzaile baten lehen deserria

Suntsitu
Nazazu ahalbazu
Oh-oh
Erreinu
Bat daukat eraikita
Zugandik salbu
Oh-oh

Suntsitu
Gaitzazu ahalbazu
Oh-oh
Erreinuan
Jende asko bizi da
Biziraungo du
Oh-oh

WRITERS

Izaro Andres Zelaieta

PUBLISHERS

Lyrics © BMG Rights Management

Share icon and text

Share


See A Problem With Something?

Lyrics

Other