LyricFind Logo
LyricFind Logo
Profile image icon
Lyric cover art

Egunak uzten ez didanetan

Apple Music logo
Deezer logo
Spotify logo
Lyrics
Egunak uzten ez didanetan
Lotuta banengo bezala
Airea estu eutsi eta
Galderen bila eman nazala

Egun sentian gelditzen zaidan
Usain horiaz azala
Eutsi ezin dut hegoan
Hodeiak ukitu ahala

Une hau bat besterik ez bada
Orain eta hemen ez bagaude
Nork emango digu geroa
Gorpuzterik ez badute

Sokak ez banau estutzen
Ta iraganak beldurtzen
Gure gorputzen gezurrekin
Ez geundeke itxaroten

Une hau bat besterik ez bada
Orain eta hemen ez bagaude
Nork emango digu geroa
Gorpuzterik ez badute

Argi hodia jarraituz
Ukatuko dut iluna
Besteen esku leunen
Zurrumurruekin batera

Egunak uzten ez didanetan
Lotuta banengo bezala
Airea estu eutsi eta
Galderen bila eman nazala.

WRITERS

Maitane Iruiñ, Malentxo Zeberio, Mattin Zeberio

PUBLISHERS

Lyrics © Universal Music Publishing Group

Share icon and text

Share


See A Problem With Something?

Lyrics

Other

From This Artist